Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tuesday, 07 de February de 2006

Bukatu da bukatu da, bukatu da se acabó...

Heldu da itxaroten genuen eguna, heldu da hainbeste egun ikasten egon ondoren espero genuen eguna, BUKATU DIRA AZTERKETAK!!!!! Bueno, behintzat kazetaritzako 2.mailakoontzat behintzat. Zenbat denbora itxaroten?? Azterketetan geundenean pentsatzen genuen "azterketak bukatutakoan... hau eta bestea egingo dut, eta hona eta hara joango naiz...". Bueno ba, horrelako esaldiren bat burutik pasa zaigun guztioi heldu zaigu guzti hori egiteko garaia!!! Kuadrilakoekin afariak, klasekoekin sagardotegiak...
Bueno ba, hemendik, zuzenean eta esklusibaz, azterketak bukatu dituzuen danoi ZORIONAK eta ondo ospatu eh??? Merezi dogula ta!!Jajajaja.

Por: Kattalin Ansorena Legarra | General | Comentarios (0) | Referencias (0)

Sunday, 22 de January de 2006

Euskal derbia.

Gaur, hilaren 22an, euskal derbi klasikoa jokatu da Anoetan, hain zuzen ere, Errealaren eta Athletic-aren artekoa. Suposatzen dut bi talde hauen zale gehientsuenentzat partidu hau dela denboraldi osoan gogo gehienekin ikusten dugun partidua, nire kasuan hala da behintzat.
Azterketen bezperan gaudenez, asteburu hontan Ikastetxe Nagusian bizi garen ikaslearen gehiengoa bertan gelditu gara, ikasteko asmoekin. Hala eta guztiz ere, gure taldea animatu dugu beti moduan. Hasieran denok gogotsu animatzen genuen, realzaleak zen athletic-zaleak bertaratu garelarik telebista gelara. Baina hasieran, errealzaleok izan dugu gozatzeko aukera, lehenengoko 2 golak talde txuriurdinaren eskutik heldu baitira, Nihat-en eskutik. Aipatu beharrekoa da Skoubo fitxaje berriaren jokua gaurkoan. Nahiz eta Nihatek sartu bi gol horiek, Skouboren pase baten ondorioz heldu dira, bikain aritu da. Are gehiago, hirugarren gola berak sartu du. Zoragarri ibili da gaurkoan Skoubo, ea horrela jarraitzen duen.
Hala ere, bere gola iritsi aurretik talde txuri-gorriak 2-1ekoa lortu du, Adurizen golari esker. Horrela heldu gara lehenengo zatiaren bukaerara, Errealaren jokua nagusi izan delarik. Hala ere, bigarren zatian gauzak ez dira errealzaleok espero bezala atera. Athletic-aren jokua hobea izan da, gol aukera gehiago izan dituztelarik. Eta denbora gutxi pasata, bizkaitarren bigarren gola heldu da, Adurizen eskutik ere. Hala ere, Skoubok 3-2a ezarri duenean, irabazteko itxaropena izan dugu berriro ere errealzaleok. Baina azkenengo momentuan (errealari maiz gertatzen zaion moduan), talde txuri-gorriak berdinketaren gola sartu du. Zale txuriurdinoi gelditu zaigun tonto-aurpegia ez da normala ere izan. Hori da nire ustez errealak daukan arazoetako bat: ez da konstante mantentzen partiduetan. Oso ondo jokatzen ibili daiteke, eta momentu batetik bestera beste talde bat dirudi, bat-batean.
Hala ere, lehenengo zatian oso ondo jokatu dute, eta horrengatik talde gipuzkoarra zoriondu beharra daukat. Hala ere, norgehiagoka hau guk irabazi behar genuen, euskal derbi hau errealaren garaipenarekin bukatu beharko litzateke. Esan behar da bizkaitarrek epailearen laguntza ere izan dutela, eta ez dut esaten errealzalea naizelako, benetan horrela izan delako baizik. Behintzat epailea saiatu da euskal derbi hau txuri-gorriek irabazi zezaten. Azkenean, berdinketarekin bukatu da partidua, emaitza garratza eta goxoa aldi berean.

Por: Kattalin Ansorena Legarra | Kirolak | Comentarios (4) | Referencias (0)

Friday, 20 de January de 2006

Sebastian bat bada zeruan...

Urtarrilak 19ko gaua. Zer esan nahi du egun honek? Seguraski bakoitzak bere garrantzia emango dio egun honi. Batzuk beste egun bat moduan ikusiko dute, baina ziur egon milaka pertsonentzat gaurko eguna oso berezia dela, urteko egunik bereziena. Hain zuzen ere, San Sebastian eguna da, donostiarren jai preziatuena.
San Sebastianeko martxa entzutea, tanborrak jotzen entzutea, eta nola ez, Donostiako ikurrina igotzen ikustea edozein donostiarren momentu gorena da. Hala ¡kusten dugu bertakoak ez garenok, eurek egun hau bizi duten modua. Nahiz eta donostiarra ez izan, emozio piska bat sentitu dut tanborrada ikustean, eta nire inguruko donostiarren emozioa ikustean.
Hala ere, horrelako momentu polit eta bereziak bere alde txarra ere izan behar du, gauza guztiek moduan. Eta nola ez, emakumeekin zerikusia duen gauza da. Baina bueno, momentu hauek alaiak izan beharko lirateke, eta ez naiz gauza ez hain onetan sartuko. Beraz, oso ongi pasa Donostian zaudeten donostiar guztiek, eta besteak beste, azterketengatik bertan ez zaudetenoi, lasai eta animo!! Azterketak laister pasako direla eta hauen ondoren botako dugula guk juerga ona!!!

Por: Kattalin Ansorena Legarra | Aisialdia | Comentarios (0) | Referencias (0)

Wednesday, 18 de January de 2006

Laguntasuna soilik?

Duela denbora asko ezagutzen dugu elkar, baina duela denbora gutxi sortu da nik barnean sentitzen dudan sentimendu berezi hau. Hasieran laguntasuna zena, badirudi astiro-astiro sentimendu fuerteago batengan bilakatzen ari dela.
Polita den heinean bitxia ere bada. Arraroa egiten zait sentitzen dudan hau, orain artekoa hain desberdina izan delarik. Baina polita ere, zugan beste modu batean pentsatzea ahalbidetzen baitit.
Gaur zure urtebetetzea da, eta gure arteko elkarrizketa ere nahiko bitxia izan da. Maitemintzen ari ote naiz? Eta horrela balitz, egokia izango litzateke? Ondo legoke zutaz maitemindua egotea?
Oraingoz, zure laguntasuna daukat, eta hori miresten dut, noski.
Zalantzak ditut gure artekoaren inguruan. Gure artean laguntasuna baino zerbait gehiago egotea ez litzateke oso bitxia izango? Agian, bitxitasun hori izan daiteke ezintasunaren arrazoia, nork daki.
Nire barnean sentimendu berri bat sortzen ari dela uste dut, ondo edo oker egonda ere, hor dago. Denborak esango du esan beharrekoa.

Por: Kattalin Ansorena Legarra | Txoko xamurra | Comentarios (1) | Referencias (0)

Wednesday, 18 de January de 2006

Gaueko izar bakarra

Gaur, urtarrilaren 18an, Ken Zazpi taldea izan dugu Leioako unibertsitatean. Diska berri bat plazaratu dute, euren abesti zaharren eta berriren baten bertsio akustikoa eskainiz. Areto nagusian izan da emanaldia, jende ugari bildu gara bertan. Kontzertu arraroa iruditu zait. Orainarteko Ken Zazpiko kontzertuak ez dira horrelakoak izan. Orain arteko guztiak zutik ikustekoak ziren, zigarroa eta garagardoa eskuetan genuela. Oraingoan, ordea, denok eserita geunden, zinean egongo bagina bezala.

Hala ere, esan behar dut emanaldia ikaragarri gustatu zaidala, abestien bertsio zoragarria egin dute Ken Zazpiko taldekideek. Eta, suposatzen dut bertaratu den jende guztia ere oso gustora egon dela. Diska guztietako abestiak entzuteko parada izan dugu, "Malen" edota "Haizea" abestiak entzun ditugularik. Baita abesti berriren bat, "Zapalduen olerkia", esaterako. Emozionatzeko aukera ere izan dut, izan ere, presoei buruzko abesti batean nire lagun Miren gogora etorri zait. Zortez, oraindik ere bera gurekin dago, denbora askorako ez bada ere.
Eta bukaeran, nola ez, "Ilargia" abestia entzun dugu. Hori bai "beste bat, beste bat!!" behin baino gehiagotan oihukatu ondoren.

Hemendik taldea zoriondu nahiko nuke, euren musikagatik eta baita letrengatik, asko transmititzen dutela uste baitut. Zu bai zarela gaueko izar bakarra, Eñaut!! Ah! Ahaztu baino lehen, gaur nire lagun Aiton urtebetetze eguna da, ZORIONAK!!!

Por: Kattalin Ansorena Legarra | Aisialdia | Comentarios (0) | Referencias (0)

Búsqueda

Acerca de

Hemen aurkituko dituzue irakaslearen aginduak jarraituz egindako ariketak, lanak, artikuluak, etab.

Sindicación

Añadir a Feedness
RDF XML ATOM

Créditos

Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009